Aurreikuspenek bizi dute kazetaritza eta aurreikuspenek galtzen. Espektatiba handiak zeuden goi-bilera honen aurretik, baina munduarentzat motz geratuko da. Hala ere, gobernuburu askok diote espektatibak bete direla. Testu bat, baina bi irakurketa.
Carlos Corominas, EFE agentziaren bidali bereziak analisi interesgarria egin du “Rio+20 cumple sus expectativas” baieztapenari galdera ikur bat erantsiz… Argi dago, bere ustez ere motz geratzen dela idazten ari diren testua. Azken orduan zenbait herrialdek kontzesioak egin ditzaketenaren zurrumurruak daude, modu horretan, posizio oso zurruna izan dutenek dominatxo bat jantziko lukete. Ikusiko dugu…




